jueves, 29 de octubre de 2009

VORONOI SISTEMA ETA UR KUBOA


Voronoi sistemari buruz jaso genuen klasea nahiko interesgarria iruditu zitzaidan teoria mailan, nahiz eta egia esan nahiko zaila zen ondo ulertzea, ez sistema bera, baizik eta bere aplikazio praktikoak. Hala, eta onartzen dudalarik ez dudala sistema honi buruzko ezagutzarik, klasean azaldutakoagatik pentsatzen dut sistema hau arkitekturara aplikatuta egokia eta erabilgarria izan daitekeela batez ere arlo teknikoan, egituran hain zuzen eta baliteke instalazioetan ere. Baina ez dakit oso ondo oinplanta edo sekzioetako banaketetan erabil daitekeenik. Niri iruditu zitzaidanagatik, sistema mekanikoa izanik, ez du erabiltzaileen sensibilitateak jasotzeko gaitasunik eta ez dakit ea horrelakorik posiblea izango zen hainbat parametro sartuta ere, beharbada hasierako habiapuntu posibleak finkatzeko balio dezake.

Bestalde, klase horretan aipatu zen ur kuboaren egiturak eta burbuilen kanpoko formak sistema finko bat jarraitzen zuen ala aleatorioa zen. AV Proiectos-eko aldizkari batean aurkitu nuen bere garapena eta behean eransten dut norbaiti interesgarria iruditu ahal zaiolakoan.